Kultura Zientifikoaren I Ikasle Topaketa

2014ko maiatzaren 8an, Donostiako Carlos Santamaria Zentroan, Kultura Zientifikoa sustatzeko I Ikasle Topaketa egingo da goizez, 9:00etatik 14:00etara.

Carlos Santamaria Zentroa

Jardunaldi honen helburu nagusia da zientziaren ikuspegi transdiziplinarra erakustea, ikasleen begietatik, ikasleek zientziaren garapenean duten garrantzia azpimarratzeko. Gonbidatu gisa, entzuleen artean ikertzaileak izango dira, zientzia dibulgatzaileak, komunikabideak eta ikerketa-taldeetako koordinatzaileak, aukera bikaina gure lurraldean euskaraz zientzia nola lantzen den ikusteko!

Ikasleok zuzenean parte har dezakezue ekitaldian, zuen proposamena bidalita, ikaslez osatutako batzorde zientifikoak azter dezan. Irakasleoi ere, eskatuko genizueke ekitaldi hau sustatzeko zuen ikasleen artean.

Behin-behineko programa

Bertaratu nahi baduzu, eman izena hemen (leku mugatuak)

Ikasle bazara, bidali zure proposamena apirilaren 11 baino lehen


Edozein zalantza edo galdera baduzu, jarri gurekin harremanetan: kulturazientifikoa@gmail.com

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina